3 Ebaluaketa



ANIMO GUTXI GERATZEN DA ETA!

Gerra Hotzarekin hasiko gara:

       Gerra Hotza 1945 eta 1991. urteen artean ematen den aldi historikoari deritzogu, bertan mundua bi bloke edo diplomazioa sistematan banatu zen; Mendebaldeko blokea, AEB buru eta Ekialdeko blokea, SESB buru, bakoitzak bere influentzia eremuekin. Ez zen gerra mundial bat piztu, baina bai bi sistemen arteko gatazkak munduan zehar. Churchillek esan zuen bezala, “burdinazko hesi” (Telón de Acero) batek banatzen zuen mundua.
       Greziakoa izan zen Gerra Hotzaren lehen liskarra eta bloke bakoitzak bere apostua egin zuen bando baten alde. AEBk monarkikoei eman zioten laguntza Komunisten kontra borrokatzeko eta hortik aurrera Truman Doktrina jarri zen abian, munduan komunismoaren kontra borrokatzeko
       Berlingo Krisia:
Alemania 4 zatitan banatuta zegoela Gerra bukatu zenetik, 1948an, AEBk, Britainia Handia eta Frantziak AEFn batu ziren (Alemaniako Errepublika Federala
       Koreako Gerra:
1949an Txinan Maoren iraultza komunistak garaipena lortu zuen.Korea bi eremutan banatuta zegoen: Iparra, erregimen komunista, SESBen eraginpean eta Hegoa, komunismoaren aurkako diktadura, AEBren laguntzaz.Gerra 1950ean hasi zen, Iparrak Hegoa inbaditu zuenean. Txinak eta SESBek Iparrari lagundu zioten eta AEBk Hegoari.
Misilen Krisia: 1959an Fidel Castrok eta ezkerreko iraultzaile gehiagok, Fulgencio Batista diktadorea kargutik kendu eta erregimen komunista ezarri zuten Kuban, gaur egun arte dirauena. SESBen eraginpean geratu zen Kuba, laguntza ekonomiko eta militarra ematen ziolarik. 1962an SESBek misilak jarri zituen bertan eta Kennedyk (AEB) Kubako itsas blokeoa agindu zuen. 1960tik blokeo ekonomikoa jarri zuen Kubarengan
       Bigarren Gerra Hotza (1977-1991): SESB eta AEBren erlazioak txarrera egin zuten.
Euromisilen krisia gertatu zen: SESBek misil nuklearrak kokatu zituen bere eragin eremuetan eta zenbait herrialdetako mugimendu gerrillariri laguntza eman zien, Afganistaneri laguntza eman zion ere.AEBk berdina egin zuen bere zonaldean, Defentsa Estrategikoko Proiektuaren bitartez, misilak kokatu zituen herrialdeetan eta espazioan.SESBen bukaera helduko da Mikhail Gorbatxovekin.


Gorbatxov izan zen Errusiari lagundu ziona ateratzen komunismotik 

Idei nagusiak erresumitzeko bideoa




No hay comentarios:

Publicar un comentario